ZINETOGRAM ZINE KLUBA: "A LATE QUARTET" (Y. ZILBERMAN)

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 5a, 09:37

Yaron Zilberman

 

Gaur, gaueko 21:30ean, Zinetogram zine klubaren beste eskaintza bat izango dugu ikusgai Matadeixen.

Oraingoan, Yaron Zilberman israeldarraren "A late quartet" filma ikusi ahal izango du bertaratzen denak.

Hogeita bost urtean zehar elkarrekin sokazko laukotea osatu duten musikarien gorabeherak agertuko zaizkigu, kideen artera zahartzaroaren lehen zantzu kaltegarriak iritsi ahala.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide