EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA: EGITARAU OSOA

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 4a, 15:56

Martxoaren 8ko egitaraua

Martxoak 7, ostirala:

-Emakumeen nazioarteko festa Elkargunean, 15:00etan. Jatorri ezberdineko emakumeak jai giroan, janaria dastatuz, musika eta bestelako ekitaldiekin.

-‘Pink Saris’ filma (Kim Longinotto), Baztartxon 22:00etan.

Martxoak 8, larunbata:

-Elkarretaratzea Herriko plazan, 13:00etan, bertsolari eta txalapartariekin.

-Maider Galarza ipuin kontalaria Elkargunean: ‘Printzesak kontu kontari’ ipuina. 17:30etik 18:00etara (3-5 urtekoentzat) eta18:00etatik18:30era (6-8 urtekoentzat)

-‘Pink Saris’ filma (Kim Longinotto), Baztartxon 22:00etan.

Martxoak 9, igandea:

-‘La estrella’ filma (Alberto Aranda) Baztartxon 17:15ean eta 19:30ean.

Martxoak 10, astelehena:

-‘La estrella’ filma (Alberto Aranda) Baztartxon 20:00etan.

Martxoak 29, larunbata:

-Autodefensa feminista tailerra Elkargunean, Maitena Monroirekin. 10:30etik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era.

Udalak eta Emakumeen Mahaiak elkarlanean antolatuta.

 

Emakumeek urte asko daramatzate euren eskubideak aldarrikatzen. Emakumeek eta gizonek, sexu biek, eskubide berberak izan ditzaten. Urte asko pasatu dira Olympe de Gouges, frantziarra, gillotinaz hil zutenetik, “Emakumearen eta Emakumezko Herritarren Eskubideen Adierazpena” idazteagatik.

Urtean zehar mugimendu feministari esker berdintasunaren alde lortutako aurrerapausoak nabariak izan diren arren, benetako berdintasuna lortzeko asko falta da oraindik. Ezagunak dira emakumezkoek hainbat arlotan dituzten oztopoak; lan arloan, kirolean, kulturan. Etxeko lanak eta zainketak oraindik emakumeen ardurapean daude, pobreziak emakumearen aurpegia du, lan berberagatik diru gutxiago kobratzen dute, eta, batez ere, emakumeek jarraitzen dute indarkeria matxista pairatzen.

Horregatik, giza eskubideen urraketa onartezin horiek desagerrarazte aldera lan egiteko premia daukagu. Berdintasuna ez da “emakumeen kontu bat”, baizik eta jendarte osoarena.

Horretarako, egun guztiak martxoak 8 izan behar dira.

GURE GORPUTZA, GURE ERABAKIA

EMAKUMEOK GURE ESKUBIDEEN JABE

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide