XABIER MUNIBE: IPUINAK BERTSOTAN IKASLEEK IKASLEEI

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 3a, 05:59

Bertso antzerkia 1B gela

Hemen duzue Xabier Munibeko irakasleek bidali diguten albistea, beraiek kontatutako prezio berean:

Ahozkotasuna eta bertsolaritza proiektuaren baitan,  Ipuinak bertsotan eskaini zizkieten DHBko 1. mailako ikasleek LHko 1. mailako ikasleei joan den ostiralean.

 

Bertso antzerkia 1C gelan

Gure bertsolari gazteenek, lehen plaza egin dute, ipuin klasikoak, bertsoratu eta Lehen Hezkuntzako 1. mailakoei antzeztu zizkieten. "Txanogorritxu”, “Edurne zuri eta zazpi ipotxak “eta ”Hansel eta Gretel”.

Saio aurretik, saioaren aurkezpena egin zuten horma-irudien bidez, eta txikien gela inguruan itsatsi zituzten kartelak.

Pozgarria da elkartrukean sortzen den esperientzia, aberatsa bi taldeentzat. Antzezpenen ondoren, ikusleak ere ez ziren atzean geratu, nahiz hasieran lotsati samar ibili, animatu ziren, eta abesti antzeztu batzuk eskaini zizkiguten. ”Asteko egunak”, “Atso morrongo” eta abar.

Hiru geletako saio hauek, ikasturtean lantzen ari garen hainbat helburu burutzen ari garenaren seinale dira, jendaurreko emankizunari lotuak bereziki.

Bertso antzerkia

Ezpal oneko artistak loratzen hasi dira udaberriko saioetarako.

Bejondeizuela!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide