UROLAB: SORMEN TAILER IREKIA OSTIRALEAN

Maxixatzen.eus 2014ko ots. 26a, 09:50

Urolaben tailerra

Urolab  Urolako Ekintzaileen Laborategiak, bailaran ekintzailetasuna sustatu nahian, otsailaren 28an Sormen Tailerra antolatu du Azkoitiko Elkargunean, 18:00etan.

Urtarrilaren 31n egindako 1.Proiektu azokari jarraipena emanez, “12 hilabete, 12 ekintza” leloarekin oraingoan ere, bi gai landuko dira, “brainstorming” -ideia zaparrada- teknika erabilita: Nola sortu eskualdeko elikadura burujabetza landuko duen talde eragile bat eta nola sustatu eskualdeko ekintzaileen artean coworking­a edo elkarlana.

Parte hartzeko, nahikoa da bertaratzea, eta ekitaldiaren inguruko informazio gehiago duzu urolab.eu webgunean.

Bestalde, hara hemen urtarrilaren 31ko 1. Proiektu azokaren bideoa ere:

http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=rwdopLPv4Ls

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide