UDALEKO KONTUHARTZAILETZA SAILAREN OHARRA

Maxixatzen.eus 2014ko ots. 20a, 07:00

Kontuhartzailetza

Kontuhartzailetza sailetik honako oharra jakinarazi nahi digute herritar guztioi:

Zaborraren eta uraren zergan hobaria eskatu nahi duenak azken eguna martxoaren 7a izango du.

Izan ere, familiako kide kopuruaren eta diru-sarreren arabera, zaborraren eta uraren tasetan  %90era arteko hobaria lortzeko aukera dute zenbait azkoitiarrek.

Hobari hori jasotzeko baldintza guztiak udaletxeko harreran izango ditugu eskura guztiok, eta eskuratu nahi duenak eskaria ere bertan egin beharko du, adierazi dugun bezala, martxoaren 7a baino lehen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide