AUZOKO: ASTELEHENEKO BERRI

Maxixatzen.eus 2014ko ots. 19a, 07:01

OTSAILAK17ko bilera-1

 

Auzoko, euskaraz ez dakitenak euskal kulturara erakartzeko egitaraua abian da Azkoitian, Tere Aldalurren ardurapean, kultura ezberdinetako jendeak elkar aberasteko helburuarekin.

Astelehenero elkartzen dira Elkargunean, 18:00etatik 20:00etara.

Joan den astelehenekoaz, hala adierazi digu Terek:

"Lagun talde ederra bildu ginen astelehenean ere Elkargunean.

 

 

OTSAILAK17ko bilera-2

 

Senegal, Kamerun, Katalunia, Pakistan, Extremadura eta Saharan jaiotako herritarrak izan ziren bertan, eta baita azpeitiarren bat ere!"

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide