Udal gobernuak jakinarazi duenez, hondakinen mahaiko bilera izango da bihar Zero Zabor eta alderdien artean, eta hona horren inguruan bidali digun oharra:
Hondakinen lantaldearen azken bileran izandako gora-behera eta gaizki ulertuen ondoren (EAJ ez zen agertu bilerara eta gainontzeko kideok, talde horrek ordubete lehenago bidalitako mezuan adierazitakoarekin, mahaia utzi zutela interpretatu genuen), udal gobernuak beste bilera batera deitu ditu lantaldeko kide guztiak.
Bileraren helburua da Azkoitirako hondakinen bilketa sistema egokiena adosteko jada hasita dagoen prozesuari jarraipena ematea da; hau da, uztaileko plenoan onartutako gutxieneko baldintzak beteko dituen hondakinen kudeaketa sistema eraginkorrena adosteko ahaleginetan jarraitzea.