ANAITASUNA M.B.: ZEHARKALDI ESKIKO IRTEERA

Piriniotara eskiatzera

Hilaren 22an eta 23an zeharkaldiko eskiko irteera izango da, Anaitasuna M.B.k antolatuta.

Baldintzen artean, hasiberriek gutxienez eski alpinoan pista gorriak jaisteko gai izan beharko dute. Materiala bertan alokatu ahal izango da, eguneko 20€-ren truke.

Eskizaleek Arva, pala, sonda, pioleta eta granpoiak eramatea gomendatzen da.

Irteera: 6:00etan, Liburutegi aurrean.

Izen ematea: ETXEZA Harategian edo Lopetegi Iturgintzan, bazkideak 50€, bazkide ez direnak direnak 60€. (Bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria barne)

Epea: Otsailak 19, asteazkena.

Federatua izatea komeni da ( Anaitasuna ez da ezeren erantzule izango).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide