IKASTETXEEN SANTA AGEDA ESKEKO ALBUMA

Maxixatzen.eus 2014ko ots. 6a, 10:12

Eliza aurrean

Hona hemen Santa Ageda eskeko ibilia, Ixabel Jauregi irakasleak kontatuta:

Eguraldia alde genuela,

goizeko 09:30ean abiatu,

eta 14:00ak arte herrixe girotzen

ahaleginak egin genituen.

Floreaga atarian

Astearte buruzuri baterako

gure ibilbiderako asmoa hauxe izan zen:

jendea non, gu han.

Azoka plazan

Parrokiatik hasten gara,

eleiztarrei oles eginez,

erretorea kopla zalea baita.

Plaza berrira

Ondoren azoka, epaitegia,

jubilatuen taberna.

Udaletxean

Udalari sartu irten bat ere bai.

Xabier Muniben

Segidan anbulatorixo,

ileapaindegi, denda, taberna...

herriko bizkar hezurretik

Plaza Berrian zehar.

Floreagan

Ikastolara itzulitxoa,

HH eta LHko ikasle eta irakasleak

arratsalderako girotzea.

Baserrietan

Zaharren egoitzan

Azkenik, Zaharren egoitzara,

bertako hiru jangeletara,

behekora, goikora eta eguneko gunekora.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide