NOLA JAKIN INAUTERIAK URTERO NOIZ DIREN?

Maxixatzen.eus 2014ko ots. 4a, 07:40

Ilargi egutegiari adi

Euskal egutegiko egun bereziak dira orain bizi ditugunak.

Hartzaren eguna izan berri dugu otsailaren 2a, Kandelario eguna kristau egutegian. Hartza neguko loalditik esnatzeko eguna da, izarrei eta ilargiari begiratu, eta negua zenbat luzatuko den igartzekoa.

Gaur, berriz, Santa Ageda bezperako eskean kantuan dabiltzanek makilaz joko dute lurra, udaberrirako esnatzen has dadin.  

Ondoren, Inauteriak etorriko dira, landareak inausteko garaia, komeni zaiena moztuz, alferrikako gasturik gabe udaberritik aurrera indarrean haz daitezen.

Aldi berean, mozorrotu egingo gara, musika eta zarataz lagunduta, zomorroak uxa ditzagun, gaitzak jo ez gaitzan, zer jana izan dezagun.

Egun horiek urtero noiz izaten diren jakin nahi baduzu, Oier Araolaza antropologoak hementxe azalduko dizu.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide