5. EDUKIONTZIA ERABILTZEKO ETA KONPOSTA EGITEKO IKASTARO BANA ASTELEHENEAN

Maxixatzen.eus 2014ko urt. 28a, 20:18

Auzo-konposterako gunea

Urola Erdiko Mankomunitateak bi ikastaro antolatu ditu hurrengo asterako.

Otsailaren 3an, astelehena, Elkargunean izango dira biak.

Bata, 5. edukiontzia (edukiontzi marroia) erabili nahi dutenentzat (15-20 minutuko tailerra), goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 18:00etan.

Bestea, AUTO-konposta edo AUZO-konposta egin nahi dutenentzat izango da, ordubetekoa, arratsaldeko 19:00etan.

Santa Klaran prest da dagoeneko auzo-konposterako gune berria. Beraz, auzo-konposta egin nahi dutenek Liburutegi atzean eta Santa Klaran bakarrik egin ahal izango dute oraingoz.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide