IPAKA 2014 ANTOLATZEKO BILERA

Maxixatzen.eus 2014ko urt. 27a, 11:35

 

Aniztasun kulturaren astea

Iaz izan zen aurreneko aldiz IPAKA (Izarraitzpeko aniztasun kulturalaren astea), eta aurten ere bada antolatzeko asmoa.

Horretarako Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia udalerrien arteko bilera bat egitea pentsatu dute udaleko arduradunek, udaletxeko eta kulturako eragileekin urtarrilaren 29an, asteazkenean, Azkoitiko udaletxean, goiko solairuan, arratsaldeko 7etan.

Bileran landuko dena:

-          Aurreko urteko IPAKA-ren balorazioa.

-          Aurtengo IPAKA-rako datak, lekuak etab.erabakitzea.

-          Antolatzeko plangintza egitea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide