UDANE JUARISTI INDIA ART FAIR AZOKAN

Maxixatzen.eus 2014ko urt. 30a, 06:02

Udane Juaristi

 

 

Gaur hasi eta igandera bitartean New Delhiko India Art Fair azokan ikusgai izango da Udane Juaristi artista azkoitiarraren zenbait obra.

Oraintsu ere erakutsi ahal izan du bere lana Juaristik Irunen, Arteztu galeriaren bidez, baina nazioartera emandako pausoa da bigarren aukera honetakoa, Gaudi galeriaren eskutik.

udatxo.com web orrira jotzea ere aukera ederra da, nolanahi, artista azkoitiarraren lanez gozatzen hasteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide