EUSKARA ZERBITZUAREN GIDAK, TASAK ETA ZERGA BERRIAK

Maxixatzen.eus 2014ko urt. 22a, 14:42

Gidak eta tasak

Azkoitiko Udaleko Euskara Zerbitzuak herriko merkatarientzat euskarako materiala sortzen jarraitzen du, eta oraingoan masajistentzat, arropa eta oinetako dendentzat orokorrean, umeentzako arropa eta produktuak saltzen dituztenentzat eta kirol dendentzat gidaliburuak atera ditu.

Gidaliburu horietan, eguneroko lanerako balio duten hainbat kontu jasotzen dira: hiztegia eta ohiko hitzen zerrenda, ohar eta kartelen ereduak, izen komertziala...

Gainera, CD­an norberak bere establezimenduaren beharretara egokitzeko moduan ditu eredu horiek guztiak, eta horrela behar direnean, ordenagailuan moldatu, inprimatu eta klinikan jartzea baino ez dute egin beharko merkatariek.

Urteak dira Azkoitiko udala merkatarientzat gidaliburuak ateratzen hasi zenetik, eta dagoeneko 17 gidaliburu atera ditu, besteak beste, okindegientzat, harategientzat, edergintza

zentroentzat, optikentzat, taberna edo jatetxeentzat eta hortz klinikentzat.

Gida horiek Euskara Zerbitzuan eskuratu daitezke, eta udal webgunean ere bai, honako helbidean:

www.azkoitia.net/euskara/argitalpenak/

Bestalde, urte berriarekin batera tasa eta zerga berriak martxan daudela gogora arazi nahi die Udalak herritarrei, eta horren inguruan hainbat kontu argitu:

Ondasun  higiezinen  zergan,  ohiko  etxebizitzak  ez  direnei  %100eko  errekargua aplikatuko  zaie,  baina  salbuespenak  egongo  dira  eta  honako  kasuetan  ez  zaie aplikatuko:

Modu jarraituan lanbide nahiz merkataritza jardueretako direnak. Salbueste hau aplikatzeko,  nahitaezkoa  izango  da  higiezinaren  katastroko  titularra  izatea,  edo, hala  badagokio,

jardueraren  titularrari  errentan  emateko  kontratu  bat  izatea, erabilpen lagapena edota usufruktua, urtebetekoa edo luzeagoa. Kontratua idatziz jasota ez badago, jarduera hori badela

egiaztatu beharko da.

Zahar  etxeetan  edo  tutoretzako  etxebizitzetan  erroldatutako  pertsonen titulartasunekoak diren etxebizitzak, beti ere soilik erroldatua azaltzen den azken etxebizitzari dagokiona.

Menpekotasun ebazpena jaso dutenak eta bere menpekotasuna dela eta beraien etxebizitza utzi beharra izan dutenak, beti ere soilik erroldatua azaltzen den azken etxebizitzari dagokiona.

Administrazio eskudunak aurri­egoeran deklaratutako etxebizitzak.

2014ko urtarrilaren 1a baino lehenago bere helburuen artean ondasun higiezina errentan ematearena duen erakunde publiko baten esku jarritako etxebizitzak

Banaketa  horizontalik  ez  duten  eta  erregistro­finka  bakarra  izanik  katastro­ erreferentzia  bakarra  eta  OHZren  errezibo  bakarra  duten  etxebizitzei,  finka horretan  elementu  komun

baterako  edo  kalerako  irteera  propioa  dutela­ eta aprobetxamendu  independentea  izan  dezaketen  hainbat  bizitza  daudenean, honako erregimena aplikatuko zaie, gainordain honen

ondorioetarako soilik , Udal erroldaren  arabera  etxebizitza  unitate  independente  gisa  mantentzen  den bitartean.

Hildakoen izenean dauden etxebizitzak. Salbuespena mantenduko da heriotza izan eta gehienez hurrengo bi urtez.

Batuta dauden etxebizitzak, nahiz eta jabetza erregistroan bi finka izan eta bi ordainagiri eduki, baina ondasunen jabea bakarra izan behar da.

Baserri hutsak: Beti ere baserria nekazaritza arloko ustiategiko errolda ofizialean altan balego.

Eraiki duten promotoreen izenean dauden etxebizitzak. Salbuespena mantenduko da obra berria egin eta gehienez hurrengo bi urtez.

Menpekotasun ebazpena jaso dutenak eta bere menpekotasuna dela eta beraien senitartekoak  bere  etxebizitza  utzi  beharra  izan  dutenak,  beti  ere  soilik senitartekoa erroldatua azaltzen

den azken etxebizitzari dagokiona.

­Errentan emandakoak 2014ko urtarrilaren batean. Errenta kontratuak aurkeztu beharko  diraeta  bertan  etxebizitza  erabilerarako  ematen  dela  jaso  beharko  da. Kontratu hauen berri

Foru Ogasunari emango zaio, jakinean egon dadin.

Zabor eta uraren tasan hobariak eskatu ahalko dira. Errenta eta familia kide kopuruaren arabera, zabor eta uraren tasan %95era arteko hobaria izan dezakete zenbait herritarrek eta, beraz,

informatu eta hobaria eskatzeko dei egiten die Udalak herritarrei.

Elkarguneko tarifetan, bi gurasoak langabezian dauden kasuetan 6­17 urte bitarteko gazteek bazkidetzan %25eko deskontua izango dute, eta ikasle izaera ere 26 urtetara luzatu da. Horrez

gain, eguneko sarrerak ere jaitsi egin da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide