XEREZADE JAIA GAUR LEIOAN, IPUINZALEENTZAT

Maxixatzen.eus 2014ko urt. 9a, 07:57

Ipuinzaleentzat

 

Atzo sustatu.com-en jakin genuenez, gaur, urtarrilak 9, Xerezaderen Artxiboa literatur podkastak jende aurreko irakurketa saioa egingo du Leioako liburutegian 18:30ean.

Susan Glaspell idazlearen "Bere parekoen epaimahaia" ipuina irakurriko dute Harkaitz Canok, Izarne Cardabak, Edu Lartzangurenek, Jokin Gorozikak, Ana Moralesek eta Iñigo Roquek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide