BIZIRAUPEN GIDA ZINEMATOGRAFIKOA

Urtarrileko eskaintza

 

Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen, Axularrek garai batean idatzi zuenez.

Zinetogrameko lagunek oso gogoan dute, nonbait, esaera hori, eta urtearen hasieratik bertatik egin digute eskaintza:

Biziraupen gida zinematografikoa, urtarrileko asteazken gauak Azkoitian zinearen izpiz zipriztintzeko.

Matadeixen izango dira emanaldiak gaurtik aurrera, asteazkenero 21:30ean.

Gaurkoan Sean Penn zuzendariaren Into the wild izango da ikusgai.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide