ANAITASUNA M.B.: BOLUNTARIO BILA

Boluntarioak behar

Hara hemen Anaitasuna M.B.ko lagunek bidali diguten argitaratzeko oharra:

Aurten ere beti moduan bolondres eskasian gabiltza batzordea eratzeko.

Anaitasuna mendi bazkunako batzordea 4 kidek osatzen dute. Beraien ardura hilean behin biltzea da, urtean zehar egingo diren ekintzei laguntza emateko (ekintzen informazioa zabaldu, diru kontuak eman). Oso lan karga txikia suposatu arren beti bolondres faltan ibiltzen gara.    

Bestalde, irteerak eta urteko ekintzak egiteko beste talde batzuk badaude dagoeneko (Zazpikurutze, Kakuteko eguna, hileroko irteerak, umeen ibilaldiak...). Lan karga handiena talde hauek daramate.

Batzordean urtero bi kide berri sartzen dira 2 urterako eta beste 2 ateratzen, horrela 4 kideko taldea osatzeko. Gainera, modu honetan, ikasteko denbora sobera dute kide berriek.

 Animatu laguntzera!

ANAITASUNA MENDI BAZKUNA

Kale Nagusia, 62

20720 Azkoitia (Gipuzkoa)

e-posta: anaitasunamb@hotmail.com

Web orria: http://www.anaitasunamb.org

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide