MINTZANET SARIA IZASKUN ARRIETA AZKOITIARRARENTZAT

Maxixatzen.eus 2013ko abe. 8a, 16:01

Izaskun Arrieta eta J.R. Onaindia hizketan

Euskararen Egunean banatu zituzten Donostian I. Mintzanet sariak, San Telmo museoan.

Internetez euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzen du Mintzanetek, eta egitarauko bidelagun (laguntzaile) eta bidelari (laguntza jaso duen pertsona) jendearen ahalegina saritu nahi izan dute antolatzaileek.

Lehenengo aldi honetan, Izaskun Arrieta azkoitiarrari  eman diote bidelagun onenaren saria eta Jose Ramon Onandia getxoztarrari bidelari onenari dagokiona.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide