DURANGOKO AZOKARAKO GURE GOMENDIOAK

Maxixatzen.eus 2013ko abe. 5a, 07:00

Azoka asteburuan

Gabonak ia ate joka ditugula, asteburu honetan izango da Durangoko azoka. Hara hemen gure gomendio sorta partikularra:

Maite Gurrutxaga

LIBURUAK

Habiak

Egilea: Maite Gurrutxaga, Dejabu Panpin Laborategia.

Argitaletxea: Txalaparta.

Sinopsia: Simon eta Selmaren deserrotzearen historia dakarkigu Gurrutxagak. Simon zaharrak baserria galdu du, Abiadura Handiko Trena bere lurretatik pasako delako, eta, Selma erizaina ezagutuko du, Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira iritsitako bosniarra. Hortik aurrera, bidea nolabait elkarrekin egingo duten lurrik gabeko bi lagunen harreman zailean barna garamatza egileak.

Susa argitaletxea

 

Azken afaria

Egilea: Xabier Montoia

Argitaletxea: Susa.

Sinopsia: Lau gizonezko elkartu dira Bilboko txoko batean. Gaztetan elkarrekin zuzenbidea ikasitakoak laurak, abokatuak dira haietako bi, idazlea bat eta politikoa laugarrena. Lehenaldira begira jarrita, harrigarria iruditu zaie izan ziren hura zertan geratu den konturatuta.

 

 

UMEENTZAKO JOKOA

Zer gara gu, nor gara gu

Elkar

Euskal Herriko kulturako oinarrizko gaiak ikasteko galdera-erantzunen jokoa da. 4 karta sorta, jokatzeko taula eta 6 fitxa eta dadoa ditu osagai. Karta bakoitzak galderei dagokien argazki bana dauka: mendia, ibaia, pertsonaia, herria, artelana, eliza, jaia. Galderen erantzun okerrak astakeria hutsak edo ateraldi barregarriak dira. Horrela, erantzun zuzena aukeratzeko, ez dago zalantzarik, eta benetako datua, jolastuz ikasiko da.

 

DVD-A

 

Bideo sorta

Euskara jendea

Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoitzitako dokumental-sorta da eta Xamarrek argitaratutako izenburu bereko liburua du abiapuntu, 40-50 minutuko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia.

 

MUSIKA

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide