EUSKARAK 365 EGUN KANPAINA

Maxixatzen.eus 2013ko aza. 28a, 22:37

http://vimeo.com/80470544

Datorren asteartean, azaroak 3, Euskararen Eguna dela eta, hainbat ekimen ditugu abian.  

Horien artean, deigarria dugu  ‘Euskarak 365 egun’ kanpaina, Berbaro euskara elkarteak, Plateruena kafe antzokiak eta Anboto Komunikabideak-ek elkarlanean bultzatutakoa.

Euskara urteko 365 egunetan erabiltzeko deia zabaldu dute, jendea euskara urte guztian zehar eta egunerokoan erabiltzeaz pentsatzen jartzeko asmotan.

Kanpaina osatzeko hainbat laguntzaile izan dituzte eta beste hainbatek atxikimendua adierazi diete argazki batean agertuz.

Kanpainarekin bat egiteko, zuk zeure argazkia bidal dezakezu. Argazkiak ikusteko klikatu: argazki bilduma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide