EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA DA GAUR

Maxixatzen.eus 2013ko aza. 25a, 06:52

Indarkeria matxistari ez

Hona hemen Azkoitiko Emakumeen Mahaiak gaurko eguna dela eta antolatu dituen ekitaldiak:

GAZTEENTZAKO AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRAK:

Kale  Heziketa  programa  eta  Gazteria  Sailarekin  elkarlanean  antolatuta, 45 gazte inguru ari dira parte hartzen.

Tailerrak azaroaren 22tik abenduaren 13ra bitartean landuko dituzte.

EMAKUMEENTZAKO AUTODEFENTSA TAILERRA:

­ Abenduaren 13 eta abenduaren 20an landuko da. Arratsaldeko 5tatik 9tara (guztira 8 orduko iraupena). ­ Doakoa

­Izen ematea irekita: Udaleko gizarte zerbitzuetan. 943857174// gizar@azkoitia.net.

Epea: abenduak 11ra arte.

KONTZENTRAZIOA:

­Gaur, arratsaldeko 7etan Herriko Plazan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide