AZKOITIKO EMAKUMEEN MAHAIAREN OSAERA ETA AZAROAREN 25A

Maxixatzen.eus 2013ko aza. 22a, 09:42

Azaroaren 25a

 

Hona hemen Azkoitiko Emakumeen Mahaiko kideek, azaroaren 25eko emakumeei eragindako indarkeriaren aurkako eguna dela eta, mahaia bera osatzearen berri emateko prentsaren aurrean eskaini zuten testua:

Prentsaurreko  honen  helburua  Azkoitiko  Emakumeen  Mahaia  aurkeztu,  eta Azaroaren 25erako antolatu ditugun ekimenen berri ematea da.

Duela urte eta erdi gutxi gora behera hemen elkartu gerenok Udalaren gonbidapena jaso genuen,  diseinatu  berri  zuen  protokoloaren  inguruan  hausnarketa  bat  egiteko.

Protokoloaren bidez indarkeriari aurre egiten dieten emakumeei eskaintzen zaien arreta hobetu nahi da, eta indarkeria matxista izan  zen lehen bilera hartan hausnartu genuen

lehen gaia. Segituan ordea, bizitzaren esparru guztietan jasaten dugu zapalkuntzari buruz hitz  egiten  hasi  ginen,  eta  hauek  ere  indarkeria  mota  ezberdinak  direla  ohartu  ginen,

indarkeria ekonomikoa, sinbolikoa, e.a.

Eremu ezberdinetan lan egiten dugun emakumeak gara eta bakoitzak geure esperientzia pertsonaletik abiatu, eta zapalketa emakume guztiok bizi dugun zerbait dela ohartu ginen.

Handia  zen  gai  ezberdinen  inguruan  hausnartzeko  genuen  gogoa...eta  baita  egoera aldatzeko  pausoak  emateko  gogoa  ere.  Beraz  indarkeriaz  gain  beste  gai  ezberdinen inguruan  ere  elkartzen  jarraitzeko  konpromisoa  hartu  genuen. Eta  hau  da Emakumeen Mahaiaren  helburua:  eremu  ezberdinetan  emakumeok  bizi  dugun  zapalketari  aurre egiteko urratsak ematen joatea.

 Lehenengo pausoa Azaroren 25aren inguruan egitarautxo bat antolatzea izan da:

AZAROAK 25­ EGITARAUA

GAZTEENTZAKO AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRAK

Kale  Heziketa  programa  eta  Gazteria  Sailarekin  elkarlanean  antolatu  da.  Guztira  45 gazte inguru ari dira hauetan parte hartzen: Tailerrak AZAROAK 22tik Abenduaren 13 bitartean landuko dituzte.

EMAKUMEENTZAKO AUTODEFENTSA TAILERRA:

­ Abenduaren 13 eta abenduaren 20an landuko da. Arratsaldeko 5tatik 9tara (guztira 8 orduko iraupena). ­ Doakoa

­Izen ematea irekita: Udaleko gizarte zerbitzuetan. 943857174// gizar@azkoitia.net.

Epea: abenduak 11

ZINE EMANALDIA:

­ “La Estrella” pelikula.

­Azaroak 22 (ostirala) arratsaldeko 8tan Baztartxon.

KONTZENTRAZIOA:

­ Azaroak 25, arratsaldeko 7tan Herriko Plazan.

 

Mugimendu  feministak  egindako  lanari  esker,  urrats  handiak  eman  dira  emakumeon eskubideen aitortzan. Baina gaur egun berdintasun egoeran bizi garela sinestarazi nahi diguten  arren,  asko  dira  bizi  ditugun  bereizkeria  eta  zapalketa  egoerak,  bai  lan merkatuan,  zaintza  lanetan,  kirolean,  festetan,  e.a.    Beraz  guztion  ardura  izango  da egoera hauek identifikatu eta gainditzeko neurriak hartzea.

Eta  dei  egiten  dugu  hemendik  interesa  duzuen  emakume  guztiei  bide  hau  gurekin egiteko,  bakoitzak  ahal  duzuen  neurrian:  batzuek  hilero  bilduz,  besteak  iritzi  artikuluak idatziz, besteak ekimenetara azalduz, e.a.

Gora emakumeon borroka!!!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide