MIKEL ZENGOTITA: SAGARDOTARAKO SAGAR ZANPATZEA

Mikel Zengotita 2013ko aza. 21a, 15:30

Igartubeiti-01

 

 

 

 

 

 

Urtero legez, urrian, Pilarika bueltan, Igartubeiti baserriko dolarean sagar zanpaketak egin dira aurten ere.   

Igartubeiti-02

 

 

 

 

 

 

Zanpatutako sagarretik isuritako likidoa izango da gero sagardo izango denaren lehengaia.

Igartubeiti-03

 

 

 

 

 

 

 

Zanpaketa bakoitza egin baino lehenago, 50kg sagar gehitzen  da kirikoketa erakustaldi bat egiteko.

Igartubeiti-04

 

 

 

 

 

Kirikoketa pisoiekin, sagarra txikitzeko mazoekin, egiten den txalapartaren aldaera da.

Igartubeiti-05

 

 

 

 

 

 

 

Arizkungo Jo ala jo elkartekoak aritzen dira kirikoketa lanetan.

Igartubeiti-06

 

 

 

 

 

 

Lanak behar bezala egin ditzaten, 150 kg sagar gehitzen da zanpaketa bakoitzaren aurretik.

Igartubeiti-07

 

 

 

 

 

 

Jo ala Jo taldeak sagarrak kirikoketa erritmoan zanpatu zituen, larunbat eta igandean, urriaren 12 eta 13an.

Igartubeiti-08

 

 

 

 

 

 

 

Garai batean, sagardoa kirikoketaren  erritmora ekoitzitako edaria zen, beraz.

Igartubeiti-09

 

 

 

 

 

 

Izan ere, antzina dolare baserrietan ohikoa zen jarduera hori.

Igartubeiti-10

 

 

 

 

 

Igartubeiti Baserri Museoan gogora ekarri zuten sagardoa egiteko antzinako modua,  usadio zaharrak berreskuratu eta ikertzen dituen kultur elkarte horren eskutik.

 

 

Mikel Zengotita

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide