HIZKUNTZA BAT BAINO GEHIAGO HITZ EGITEAK ON EGITEN DU

bbc.co.uk

BBB News-en jakin dugunez, hizkuntza bat baino gehiago mintzatzeak on egiten dio osasunari.

Eskoziako Edinburgh University eta Indiako Hyderabad-eko Nizam's Institute of Medical Sciences unibertsitateetan egindako ikerketaren arabera, hizkuntza bat baino gehiago jakiteak atzeratu egiten ditu dementziarekin lotutako gaitzak.

Hala adierazi du Edinburgh Universityko Thomas Bak irakasleak:

"Aurkikuntza horiek iradokitzen dute elebitasunak eragin handiagoa izan dezakeela dementzietan arlo horretan erabili ohi den edozein drogak baino"

"Horregatik, elebitasuna eta ezagutzaren arteko harremana aztertzea da orain gure lehentasun handienetako bat."

Ikerketa Neurology aldizkarian argitaratu dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide