MINTZALAGUN EGITARAUA AZKOITIKO AEK-N

Maxixatzen.eus 2013ko urr. 24a, 16:25

Eman izena!

Abian da Mintzalagun programa Azkoitian, euskaraz mintzo direnak normalean egiten ez dutenekin mintza daitezen.

Oraingoz 35 mintzalagun elkartu dira, eta ateak zabalik daude "jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean, euskaraz bizitzeko aukera" izan nahi duen ororentzat.

Bestalde, hainbat eratako ekitaldiak antolatzen dituzte: pintxo lehiaketa, Ondaregunera bisita, hitzaldiak, mendi irteerak...

Gainera, Mintzalagun guztiek EHUko kredituak eskuratzeko aukera dute, eta merkeago eskuratu ahal izango dituzte Aizu! eta Argia aldizkariak eta Berria egunkaria.

Izena eman nahi dutenek Azkoitiko AEK euskaltegian ( 943 151 089 / azkoitia@aek.org) edo Udaleko Euskara zerbitzuan ( 943 85 71 70 / euskara@azkoitia.net) dute aukera.   

Informazio gehiago, berriz, mintzalagun.blogspot.com blogean edo facebook-ean (mintzalagunak gara)  lortu daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide