KRITIKA: "METROPIA" FILMA MATADEIXEN

Maxixatzen.eus 2013ko urr. 10a, 16:15

Bebarruko jardunek Matadeixen

Matadeiko Bebarruko Jardunek, Matamation zikloa, Metropia (Tarik Saleh, Danimarka) filma.

Hurbila dirudien etorkizun narratzean, lurpean hara-hona dabiltza begi handi eta urduriko gizon-emakumeak, edozein zokotaraino iristen den Metroan. Iristen hasita, komunikabide ahaltsu horren arduradunak irits daitezke jendearen garunera bertara ere, gogoa eta nahiak erabat kontrolatzeraino.

Rogerrek ez du atsegin Metroa, ez zaio gustatzen, nola ba, bere burmuinean berea ez den ahotsa sumatzea, eta, benetan maite duen apurrari eusteko, ikasi egin beharko du galburua eta lastoa bereizten. Lan neketsua, ezer ere hasiera batean dirudiena ez denean, are zitalagoa grina sexualaren jomuga begien aurrean etengabe tentatzen daukanean.   

Europa osoa zeharkatzen duen Metroak lineak adina zalantza korapilatu zaizkio Rogerri, baina bukaeran asmatuko du korapiloa, lipar batez bada ere, askatzen.

A. A. R.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide