JAVIER BERISTAIN: IRAILEAN HERNION

Maxixatzen.eus 2013ko urr. 4a, 07:12

 

Javier Beristain / Irailean Hernion-1

 

 

Itsas-lainoen hustu lekua

uso banden bidetxurra

pago zaharren magal malkarra

larre motx goxoko lurra

 

Javier Beristain / Irailean Hernion-2

 

 

 

erromes haitza, bakoitzak bere

sinismenaren ikurra

denek oinpean maite zaituzten

mirestutako gailurra

 

Javier Beristain / Irailean Hernion-3

 

 

 

 

Zure haitzetan gordea dago

herri baten memoria

lizar-makilen borroka hura

eta Erroma eroria

 

Javier Beristain / Irailean Hernion-4

 

 

 

 

Zenbat ostiral santu goizetan

marmar eta harri hotsak

irailerako gabetzen dira

Herniozaleen lotsak

 

 

Javier Beristain / Irailean Hernion-5

 

 

 

Zenbat ostiral santu goizetan

marmar eta harri hotsak

irailerako gabetzen dira

Herniozaleen lotsak

 

 

Javier Beristain / Irailean Hernion-6

 

 

 

zure soinean urtu izan ditu

erromeriaren pozak

udaberrian elurra gisan

udazkenean bihotzak

 

 

Javier Beristain / Irailean Hernion-7

 

 

 

Larrunek agur egiten dizu

egunsenti bakoitzean

Txindoki eta Aizkorrik berdin

Izarraitzek iluntzean

 

 

Javier Beristain / Irailean Hernion-8

 

 

 

zure malkoak gazitzen dira

Kantauri urdin hotzean

euri freskoak goxatu zaitzan

hego-haizeak jotzean

J.M. Irazu

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide