BERTSO ESKOLARAKO GONBIDAPENA

Maxixatzen.eus 2013ko urr. 4a, 06:33

 

Urriarekin batera heldu da bertso eskolara hasteko ordua. Aurten gogotsu ekin diogu bertsoaren ikasturteari, izan ere, aurreko astean Billabonan ekin baitzion bere bideari Bertsolari Txapelketa Nagusiak.

Asko dira txapelketa jarraitzen duten azkoitiarrak, baina guk bertsolaritza beste era batera bizi edo gertuagotik ezagutu  nahi dutenei aukera eman nahi diegu bertso eskolara animatzeko.

Kantatu, gaiak jarri... era askotara hartu daiteke parte, beraz, bertsozale guztientzat zabalik daude Erniarraizko ateak. Gurekin harremanetan jarri nahi duenak deitu dezala 635007337 telefono zenbakira.

Astero elkartu ohi gara astearteetan Kultur Etxeko 3. solairuan, beraz animatu!

 

Erniarraitz Bertsozale Elkartea

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide