BIZENTA MOGEL IPUIN LEHIAKETA

Maxixatzen.eus 2013ko ira. 25a, 14:39

Bizenta Mogel lehiaketa

 

XXXII. Bizenta Mogel ipuin lehiaketarako lanak bidaltzeko epea zabalduta dago.

Azkoitiko Kultur Elkarteak antolatzen du lehiaketa, Azkoitiko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Lautik hamar orrira bitarteko lan orijinalak, saritu eta argitaratu gabeak onartuko dira. Gaitzizenarekin izenpetu, eta, izen bereko kartazalean, hona bidali beharko dira:

Azkoitiko udala

Herriko enparantza z/g

20720 Azkoitia

Sariak:

1. 500 euro eta oroigarria.

2. 330 euro eta oroigarria.

3. 200 euro eta oroigarria.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide