JON SARASUAREN LIBURU BERRIA TOPAEGUNEAN

Maxixatzen.eus 2013ko ira. 24a, 06:58

Hiztunpolisa, liburu berria

 

Euskaltzaleok aurten Soraluzen ospatuko dugun TopaEgunaren baitan, Jon Sarasua bertsolari eta irakasleak Hiztunpolisa, euskaltasunaren norabideaz apunteak (Pamiela) liburua aurkeztuko du.

Hitzordua datorren zapatuan, irailaren 28an, eguerdiko 12etan izango da, Herri Antzokian.

Aukera paregabea da zapatukoa euskarari, euskal hiztun komunitateari eta euskalgintzari buruz egindako gogoeta bilduma bertatik bertara ezagutzeko.

Beraz, arrazoi on bat gehiago badugu irailaren 28an Soraluzera hurbiltzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide