ASTE SOLIDARIOA, GARAPENEAN BIDELAGUN

Maxixatzen.eus 2013ko ira. 23a, 09:24

Solidaritza astea

Hasi berri den aste hau solidaritzakoa izango da Azkoitian, hainbat erakunderen ekimenez. Hara egitaraua:

Irailak 26, osteguna: FIARE banku etikoari buruzko hitzaldia

-19:00etan, Elkargunean. Hizlaria: Periko Etxeburua.

Irailak 27, 28, 29 eta 30:

-'Tambien la lluvia', Iciar Bollainen filma. Baztartxon, ohiko ordutegian.

Irailak 28, larunbata:

-11:00etatik 14:00etara:

? Azkoitiko Gobernuz Kanpoko Erakundeen postuak Herriko plazan, hainbat herrialdetako musikarekin.

? Azkoitiko GKEk egiten duten lanaren ingurukoak jasotzen dituen bideo emanaldia, Kontzejupean.

-12:00etan: Iparra-Hegoa testu irakurketa, Herriko plazan.

Iparra eta Hegoaren arteko harremana oinarri duten testuak (poesia, prosa, bertsoak, esaldiakā€¦) irakurriko dituzte herritarrek. Testu batzuk bertan egongo dira, jada aukeratuta, baina norberak ere eraman ditzake. Irakurketa irekia eta zabala izango da, edonoren eta edozein hizkuntzatan idatzitako testuak irakurriko dira, eta nahi duen orok hartu dezake parte.

Parte hartzaileak:

- Acoes

- Bidezko Merkataritza

- Nava Jeevan-Bizi Berria

- The Direct Help Fundation-Kathmandu

- Perurekin

- Parapeti-Bolivia

- Gazteak eta garapena

- Behar Bidasoa

- AMS Mundu solidarioa Nikaragua

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide