EGIA ESAN ELEBERRIA: IRAKURLEAREN KRITIKA

Maxixatzen.eus 2013ko ira. 16a, 11:45

Elkar argitaletxea

Hitz bakar batekin adierazi beharko banu eleberria, berezia hitza erabiliko nuke.

Kimu eta Arri aita-semeen arteko harremana berezia da, bereziki aita berezia delako. Semeari beldurra pasa arazten dio beldurra gainditzen jakiteko, amarekin banandu ondoren aita Kimuren koadrilako neska batekin oheratzen da, semeari Mongoliara egingo duen bidaiara laguntzeko eskatzen dio…

Kimuk ezin du aitaren jokabidea ulertu, eta aitaren lagun handienak, Kleok, biek duela 20 urte Argentina iparraldean egindako bidai baten egunerokoa ematen dioenean, bidai bera errepikatzea erabakitzen du. Bidaia oso berezia izango da, Hego Ameriketako surrealismoaren ukitu bereziarekin.

Bidai horretan Kimuk izaten dituen harremanak ere oso bereziak dira, eta aitarekiko daukan oroitzapenak erakutsiko dio bere aita pertsona estimatua eta askea zela, zeharo askea.

Arriren filosofia/erlijio teoria oso adierazgarria da: HOBETO filosofia. Edozein unetan, txarrenetan bereziki, hobeto egon gaitezkeela pentsatu. Edo hori baino hobe, askoz hobeto egon gaitezke.

Azken berezitasuna: orri berean bi azkoitiarren aipamena egiten da.

Beraz, begi bereziekin irakurri beharreko liburua.

J. G. A.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide