MATRIKULAZIO GARAIA AZKOITIKO AEK-N

Maxixatzen.eus 2013ko ira. 9a, 06:52

Matrikulatzeko epea irekita

 

Euskara ikasi eta hobetzeko ikastaroetarako izena emateko epean gaude. Hori dela eta, Azkoitiko AEK-koen berri jakin nahi izan dugu, eta Izarok argitu dizkigu gure zalantzak:

Zer ikastaro eskaintzen dituzue?

Eskaintza zabala dugu: Euskalduntze maila guztiak eskaintzen ditugu; sarbide ikastaroak, behe maila, tarteko maila eta goi maila. Egiaztagiriak lortzeko ikastaroak ere bai; B1 (1.maila), B2 (2.maila), C1 (3.maila edo EGA) eta C2 online (4.maila). Alfabetatze ikastaroak, gurasoentzako ikastaroak eta Mintzalagun taldeak ere baditugu.

Noiz eman daiteke izena? Zein da matrikulatzeko epea?

13-14 ikasturteko matrikulazio epea irekita dago irailaren 25a arte.

Taldeak osatzerakoan, ba al da gutxieneko kopururik?

Taldeak gutxienez 8 lagunekoak izaten dira.

Zenbat kostatzen da izena ematea?

Matrikularen prezioa ikastaroaren iraupenaren araberakoa izaten da. Normalean astean 8 orduko ikastaroak eskaintzen ditugu, irailaren 30ean hasi eta ekainaren 19ra arte.

Ikastaro horien prezioa 435,6 €-koa da. Hala ere, aipatu behar da Azkoitiko Udalak euskara ikasteagatik diru-laguntzak eskaintzen dituela, eta aurten beka-sistema horrek berrikuntza

bat izango duela. Matrikularen %75a itzuliko dio Udalak asistentzia onarekin ikastaroa gainditzen duen ikasle orori. Gainera, ordainketa ikasturtea amaitu ondoren egin ordez,

Gabon aurretik bekaren %40a eskuratu ahal izango du euskara ikasleak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide