URTZI RUIZ DE AZUA: IKASLEEN EUSKARA MAILAK BEHERA EGIN DU

Maxixatzen.eus 2013ko abu. 2a, 06:01

Raul Bogajo/Argazki Press

 

Berria egunkarian Urtzi Ruiz de Azua EHUko filologia doktoreari irakurri diogunez, kontuak ez doaz bide onetik euskararen irakaskuntzan.

Hizkuntz politika "sendoagoak eta eraginkorragoak" behar dira.

"Horretarako, bi gauza behar dira: dirua eta ausardia".

Egoera kezkagarria da benetan, izan ere, "Lehen baino euskara maila baxuagoarekin amaitzen dituzte ikasketak gazteek. Gainera, ikasleei gero eta maila txikiagoa eskatzen zaie. Euskararen Gaitasun Agiria lortzen dute, baina denborarekin maila hori galdu egiten dute erabiltzen ez dutelako".

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide