UDARAN EUSKARAZ, IRAKURRI ETA JOLAS

Maxixatzen.eus 2013ko uzt. 22a, 07:06

euskaragida.net

 

Atseden garaian irakurtzeko ohitura izanda, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskal produktuen Gida proposatu digu, irakurgaiak aukera ditzagun.

Liburuez gain, aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko adin guztientzako askotariko produktuak daude bertan, hainbat ataletan banatuta:

aldizkariak, komikiak, DVDak, joko eta jolasak, CD-Romak, musika, etab.

euskaragida.net atarian, adinaren arabera sailkatuta daude produktuak, bakoitzaren ezaugarri nagusienak zehaztuz. Produktuak motaren eta adinaren arabera sailkatuta daude, eta gainera, liburuen atalean egileen araberako bilaketa egiteko aukera ematen du eta etxeko txikienek jolaserako aukera izango dute on-line jokoen atal berriari esker. Era berean, erabiltzaileari gustukoen duen produktua eskuratzea erraztearren, gehientsuenek on-line erosteko loturak erantsita dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide