2013KO ANDRAMAIXEK

Maxixatzen.eus 2013ko uzt. 5a, 15:02

2013ko Andramaixek

2013ko Andramaixetan herritarren parte hartzea indartzeko beste ahalegin bat egin nahi du Udalak.

Horretarako, atal berezi bat jarri du udalaren webgunean, eta herriko leku esanguratsuenetan ere galdetegi bat jarri du, herritarren iritzia biltzeko.

Horrez gain, datorren asteazkenean, uztailak 10, herriko talde, eragile eta norbanakoekin bilera ireki bat egingo du, Elkargunean, 18:30ean, eta Udalak parte hartzera animatu nahi ditu herritar guztiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide