IZIBENE OÑEDERRAREN FILMA KIMUAK KATALOGOAN

Maxixatzen.eus 2013ko eka. 28a, 00:00

Argazkia: Ane Olaizola
Urola kostako Hitza

 

Ane Olaizolari Hitzan irakurri diogunez, Izibene Oñederra azkoitiar artistak Hotzanak, for your own safety film laburra egin du, animaziozkoa oraingoan.

Ez da nolanahiko lana, nonbait, Euskadiko Filmategiak Kimuak katalogoko zazpietako bat izateko aukeratu baitu 75 lanen artean.

 

Ohore hori zer den badaki Oñederrak, 2007an haren Hezurbeltzak filma hautatu zutelako eta 2008an beste zuzendari batzuekin batera egindako Berbaoc ikus-entzunezkoa ere bai. Katalogoko lanekin batera, Hotzanak, for your own safety Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dute.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide