CRICKET TAILERRA EUSKARAZ AZKOITIAN

Maxixatzen.eus 2013ko eka. 24a, 21:53

 

Tailer irekia

 

Ostiralean, ekainak 28, gure herrikide pakistandarrek hain maitea duten cricket kirola euskaraz ezagutu eta praktikatzeko aukera izango dugu azkoitiarrok. Jatorri bat baino gehiagoko hiru monitore euskaldun berrik gidatuko dute, eta Urtxintxa eskolak lagundu die tailerra prestatzen.

 

Bide batez esanda, Katalunian eragin positiboa izan dute Cricket tailerrek. Batetik, jatorri ezberdinetako jendeak elkar ezagutzeko aukera da, eta bestetik, parte hartzaileei katalana praktikatzeko aukera eskaintzen die, eta cricket-aren hiztegia katalanez ikasteko aukera ere bai. Hona hemen horren erakusgarri den artikulua: El criquet i el catalá: una aliança estratégica. http://www.raco.cat/index.php/LlenguaUs/article/view/257210/344285

Katalunian badute Cricket federazio propioa, eta Kataluniako hizkuntza akademiak cricket kirolaren hiztegia aztertu eta onartu du. Horiek horrela, bizilagun berriek kirol berri ezezaguna eta hiztegi berri bat ere txertatzeko aukera eskaini diote Kataluniari.

Gure hasierako aukera honetan, Esait Euskal selekzioaren aldeko taldeak ere parte hartuko du eta guztiontzako cricketera modu ludiko eta irekian hurbiltzea proposatzen digute.

 

Hitzordua:ekainaren 28an, 18:00 - 20:00,Oteiza frontoian. Parte hartzea doakoa da.
Antolatzaileak: Banaiz Bagara Elkartea, 645 733 818, Azkoitiko Udala, Urtxintxa eskola.

 

 

 

 

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide