JON ANDONI MARTIN: SAN JOAN GAUAREN MAGIA

Jon Andoni Martin 2013ko eka. 22a, 00:00

San Joan gaua
Jon Andoni Martin

San Joan bezperako suak

hainbat ahalmen ditu:

gaitza erre, ona erne.

Suaren gainetik salto eginda

gaitzak uxatzen dira

hurrengo sei hilekorako.

Salto egiterakoan honako hau esan:

 San Joan bezpera, sarna afuera!

 

San Joan gaua
Jon Andoni Martin

 

 

 San Joanetan euria egitea, bestalde,

ez da iragarpenik onena:

 San Joanetako euriak,

ez ardo, ez ogi, ez haragi.

 

 

 

San Joan gaua
Jon Andoni Martin

 

Egunak luze, gauak labur,

garai ederra da San Joanetakoa,

baina laster iragaten da:

San Joan, nekez etorri eta azkar joan

 

 

 

 

 

>

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide