.eus DOMEINUA 2014KO UDABERRIAN ERABILGARRI

Maxixatzen.eus 2013ko eka. 19a, 00:00

puntueus.org[/caption]

Euskaraz bizitzeko tresna bat gehiago izango dugu laster eskura, oraingoan interneteko munduan: .eus domeinua.

Ordutik aurrera, interneten euskararen komunitatea osatzen dugula adierazi nahi badugu, erabiltzea izango da euskaldunon eginkizuna.

ICANNek (Internet Corporation for Assigned Names and Numbers) .eus domeinua onartuta, hurrengo hilabeteetan PuntuEus Fundazioari .eus domeinuaren administrazioa, kontrola eta kudeaketa delegatuko dizkio.

Ondoren, ICANNekin proba teknikoak egin eta gero, webguneak .eus domeinuarekin erregistratu ahal izango ditugu, 2014ko apirila inguruan. Bien bitartean, egutegi, urrats eta aukera guztien berri emango du PuntuEus Fundazioak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide