URTEKO BATZARRA ETA ETXE BERRIKO WEBARRUE

Maxixatzen.eus 2013ko eka. 14a, 06:17

Maxixatzeneko bazkideen batzarra

 

Atzo arratsaldean izan zen Maxixatzenen urteko batzarra, eta bertan jorratu genituen bai orain arte egindakoak, bai aurrerantzean egiteko ditugunak ere.

Horrekin batera, Webarrue hemendik aurrera etxe berrian kokatuko dela adierazi genuen, etxearen gela guztiak zehatz-mehatz azalduta.

Argazkian ageri dena izan daiteke nolako Webarrue nahiko genukeen azaltzeko leihoa: komunitate askotarikoa, umore onean, herriko jende guztiarentzat sartu eta irteteko atea etengabe irekita duena, herritar guztion parte hartzearekin elikatzen dena, elkartetik herritarrengana bezainbat herritarrengandik elkartera iristeko euskarri.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide