Afaldu egiten genuen gero, eta gure amak ipuinak kontatzen zizkigun suaren inguruan. Batzuetan, gure aita, sagar-ur dezente edanda, bertsotan hasten zen. Baina, gure amamak bai zekizkiela istorio zaharrak! Eta zein ederki kontatzen zituen! Ondotxo gogoan dut bere ahotsa. Eta mintzo zaharrez egiten bazuen ere, nik ez dakit nola azaldu, edo zergatik izaten zen hura, baina nik ulertu egiten nion. 

Gero mandiora igotzen ginen; lotara. Mandiora joateko eskailera luze pendiztsua zen, esku-langa arbola bereko adarrekoa eta igo ahala mardula eta sendoagoa zena. Goian, artilez betetako liho fardeletan zetzan loa eta gozo sentitzen nuen abereen beroa eta haizeteen sehaska-kanta. Esan bezala, paretarik ez zegoen mandioan eta denok amesten genuen batera.

Batzuetan gure aita, kandelatxoa eskuan, zelatan  izaten zen luze, etxeko langak eta ateak ondo itxita zeudela ziurtatu ondoren, eta ilargia oso goian egon arte, batzuetan, edo loak hartzen zuen arte, bestetan, artega egoten zen, zerbaiten beldur bezala.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide