Zuiñ, zuiñe. Lurrean egindako marra. Helmuga. (Nemesio Etxaniz, 1992).

Ez dakit zeinek asmatu zizkion 24 meridianoak Lurrari. Ezta zeinek eman zion ordu

bana irudizko lerro horietako bakoitzari ere. Baina horiei esker, zutaz pentsatzen dudan

bakoitzean, egun osoan zu burutik kentzeke nabilela esan daiteke. Atzo, adibidez,

lanean zinen bitartean zutaz gogoratu nintzen: 17:03 ziren hemen. Bukaresten, 18:03

jo zuten. Lahoren gaua zen, 21:03. Taipein jende gehiena lotan egongo zen, 00:03

baitzen. Baina San Salvador hirian goiza zen artean, 10:03, hain juxtu. Brasilian,

aldiz, eguzkia gorenean zegoen, 13:03. Reikjavik hotzean jada gaua zen, 17:03.

Eta ni hemen.

http://www.timeanddate.com/worldclock/

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide