Leikena. Posible.

Txoriak uxatzeko ispilu bat dago baratzeko tomate landarearen gainean. Ondo beteko al du bere lana? Zergatik beldurtzen dira txoriak? Eguzki-izpien ala euren buruen islak beldurtzen ditu gehiago? Euren buruak ikustean zer pentsatzen dute ba? Beste txori baten presentziak ikaratzen al du txoria, ala ispiluak bere buruaz erakusten dionak?

‘Black Mirror’ (Ispilu Beltza) telebista serie laburrak baratzeko txoriak sentitu dezakeena ekarri dit gogora. Ikaratu egin nau hiru ataletan ikusi dudanak, gizarteaz erakutsi didanagatik eta baita nire buruaz argitu didanagatik ere. Teknologia berriek jendartean duten presentziaz eta lortu duten protagonismoaz hausnarketa egiten du serie britainiarrak, besteak beste. Errealitatea muturrera eraman eta egoera beldurgarriak (baina oso sinesgarriak, eta horregatik are beldurgarriagoak) planteatzen dituzte hiru kontakizunek. Pantailak nonahi agertzen dira eta jendea pantaila argidunei begira noiznahi, lanerako, ikasteko, komunikatzeko, denbora-pasa… Eta pantaila itzaltzean, geldirik geratu ezkero behintzat, norberak bere burua ikusi dezake ispilu beltz antzeko batean  islatuta.

http://www.seriesyonkis.com/serie/black-mirror

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide