Santu artue. Gustokoa, atsegina. "BeiƱe ezta izen moteil ori gure etxin santu artue".

Billy W. (etorkin austriarra): 26 film zuzendu zituen Europan nahiz Amerikan. Zuzendari

onenaren eta gidoi onenaren Oscar sariak irabazi zituen, besteak beste.

Emma G. (etorkin lituaniarra): idazle eta ekintzailea; mugimendu anarkista, feminista eta

libertarioaren aitzindaria.

Marie C. (etorkin poloniarra): kimikaria, polonioaren eta radioaren aurkitzailea. Bitan irabazi

zuen Nobel Saria.

Mario B. (etorkin uruguaiarra): poeta eta idazlea. 80 liburu baino gehiago idatzi zituen, eta

bere lanak 20 hizkuntzetara itzulita daude.

Joseba S. (etorkin euskalduna): itzultzailea eta idazlea. Hogeitik gora poesia, nobela eta

saiakera liburu argitaratu ditu. Bere lanak zazpi hizkuntzetara itzuli dituzte.

Albert E. (etorkin alemaniarra): Nobel sariduna. Errelatibitatearen teoria berezia proposatu

zuen.

Lionel M. (etorkin argentinarra): munduko futbolaririk onena. Espainiako 5 Liga, 5 Superkopa

eta 2 Errege Kopa irabazi ditu, eta Urrezko Baloia eman diote 2009an, 2010ean, 2011n eta

2012an.

Dolores I. (etorkin euskalduna): Espainiako Alderdi Komunistako zuzendaritzako kidea. PCEko

presidente izan zen. Emakumeen eskubideen alde lan handia egin zuen.

Iaz Azkoitian erroldatuta zeuden etorkinen kopurua 801ekoa zen (489 gizonezko eta 312

emakume), biztanle guztiekiko %6,96a. Horietatik zenbat ezagutzen ditugu? Zenbaten

izenak dakizkigu? Zenbatekin hitz egiten dugu?

Aldiz, zenbat jarduten dugu beraietaz?

http://www.eh11kolore.org/eu/

http://www.sosracismo.org/index.php?lang=eu

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide