"GU ERE BERTSOTAN" JAIALDIA

admin 2013ko mai. 17a, 21:18

Gu ere bertsotan

Gu ere bertsotan’ programan parte hartu duten 169 haurrek ikasturte amaierako bertso jaialdia egingo dute asteartean, maiatzak 21, Baztartxon18:30ean hasita. Bertan, Floreaga Salesiar ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako haurrek ikasturte osoan zehar programa horren barruan ikasitakoa taularatzeko aukera izango dute.

Jaialdian, LH5, LH6, eta DBH1 mailetako haurrek Jokin Uranga bertsolariarekin eta ikastetxeetako irakasleekin landutako bertsoak taularatuko dituzte. Jaialdia bereziki gurasoentzat bada ere, bertsozale oro gonbidatuta  dago. Sarrera doakoa eta irekia da.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide