JOKIN URANGA, Gu ere bertsolari PROIEKTUKO IRAKASLEA

admin 2013ko mai. 25a, 18:42

Jokin Uranga

Jokin Uranga da Azkoitiko ikasleekin bertsotako irakasle lana egiten duen bertsolaria. Bertsozale Elkartearen ordezkari moduan osatu du eginkizuna azpeitiarrak, eta Gu ere bertsolari egitasmoko saioan izan zenez, bizpahiru galdera erantzun zizkigun, proiektuari eta Azkoitiko giroari buruz.

1.-Zer helburu ditu proiektu honek?

Alde batetik ikasleei bertsolaritza ezagutaraztea, hizkuntza bera ez helburu izatea, baizik eta tresna izatea gure eguneroko lanketan, arrazoibideak lantzea. Azken finean bertsotan egiten dena beste materietarako baliagarria izatea. Bestalde gelan egiten den lan hori, produzitzen dugun hori nola kantatu egiten dugun, ba, jendearen aurreko hori lantzeari garrantzi berezia ematen diogu. Azken finean, egunerokotasunean bitarteko bezala erabiltzea bai hizkuntza, bai pentsamenduak, nahi dugun hori ahal den txukunen adierazteko, beti ere gozamenetik.

2.-Hi bi ikastetxetan ibiltzen haiz, nola ikusten duk Azkoitiko egoera, giroa? Betetzen al dituk espektatibak?

Bai, eta aldearekin. Zeuek, Maxixatzenen ikerketan, ikusten da zer kezkatuta zaudeten hemengo egoerarekin  ezta? Ba ni herri pilotan ibiltzen naiz Urola Kostan, teorian Euskal Herrian ondoen gauden lekuetan,  eta konturatu naiz Urola Kostan bertan garela leku pribilejiatu bat, arnasgune bat… Hori egunerokotasunean ere antzematen da, umeek hizkuntza erabiltzeko daukaten erraztasunean…

3.-Eta proiektuari dagozkion helburuak betetzen dira?

Dudarik gabe ondo betetzen dira.

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide