MAIATZEKO URAK EDERTU EGITEN GAITU

Maxixatzen.eus 2013ko mai. 5a, 23:06

Heldu zaigu maiatza, eta maiatzarekin eguraldi ona, pasa den apirilean ia egunero euria egin eta gero.

Euri horren ondorioz, gure mendietako errekatxoak, garai hauetan normalean agortuta egon ohi direnak, urez beteta jaitsi dira, eta paisaia zoragarriak ikusteko parada eskaini digute.

Argazki hauek Aralarko Parkean ateratakoak dira, Lizarrusti inguruan.

Javier Beristain

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide