EKOBIRA AZKOITIAN IZANGO DA LARUNBATEAN

admin 2013ko mai. 16a, 18:16

    Ekobira azkoitian

 

Kutxa EKOGUNEAK bultzaturiko azoka jasangarriaren hirugarren edizioa da aurtengoa eta kontsumo jasangarria sustatzea du helburu.

Ekoizle ekologikoak, eskulangileak, material birziklatuekin lan egiten dutenak eta energia berriztagarrien sektoreko enpresek partehartuko dute.

Larunbateko EkoBira Azkoitia Elkargunean izango da 10:30-14:30 eta 16:30-19:30 bitartean. Bisitari guztiek egiaztatuko dute “beste

kontsumo era bat posible dela”. Bizimodu jasangarria egiteko aukerak badaude elikaduran

eta baita energia kontsumoan, aisialdian eta abarretan ere, eta erakutsi egin nahi du EkoBirak. Produktu eta zerbitzu

ekologikoak, ingurumenean eragin edo inpaktu txikiagoa dutenak, kontsumitzeko aukerak azalarazi nahi ditu.

Kontsumo jasangarria eta solidarioa sustatzea da Kutxa Ekogunearen ildo estrategikoetako bat eta horren harira sustatu du proiektu hau

hirugarren urtez.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide