BAI EUSKARARIKO BIDEAN MAILA LORTU DU SERBITZUK

admin 2013ko mai. 8a, 23:32

Bai Euskarari ziurtagiriaren lehen maila eskuratu du Serbitzu

enpresak, Bidean izenekoa, hain zuzen.

Ziurtagiria elkarteko eta Azkoitiko Udaleko ordezkariek asteartean

eman zieten agiria Serbitzuko ordezkariei.

Irudia: Udaleko Komunikazio Saila

Argazkian Arkaitz Illarramendi Ziurtagiria Elkarteko teknikaria,

Javier Velasco, Serbitzu Elkartea S.L. enpresako kudeatzailea,

eta Agurtzane Epelde Udaleko euskara zinegotzia ageri dira,

ziurtagiria emateko unean.

Bidean ziurtagiria programa horretako lehen mailako ziurtagiria da:

ondoren datoz Zerbitzua Euskaraz eta Zerbitzua eta Lana mailak.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide